XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Yairo izeneko gizon bat; sinagoga-burua zan ori(1) Sinagoga-burua. Izen ori ematen zitzaien sinagogan (yuduen elizan) buru egiten zutenai, otoitzak egin, Liburu sanduak irakurri ta beste olako eginkizunak beren kontura zeuzkatenai. Oietako bat zan Yairo ori.

Urbildu zan, Yesus ikustean aozpeztu ta agur egin zion, ta gero eskatu zion arren! yoateko aren etxera, amabi urte inguruko alaba bakar bat bazuela ta il-zorian zegola.

Esaten zion: Yauna, nere alaba azkenekotan dago; baña atoz, zure esku gañean yar zaiozu (2) Zure eskua gañean yar zaiozu. Bide ortaz sendatzen zituen Yesusek eri asko, ta orregatik egiten dio Yairo-k eske ori, ta sendaturik biziko da ".

Yaiki zan bada Yesus ta bere ikaslekin aren etxerako bidea artu zuen.

Gizalde aundia yoan zitzaion atzetik eta bidean estutzen zuten.

Eta ara, amabi urte aietan odol-yario gaitza zuen emakume bat bazan bertan.

Sendatzale askorekin gogorrak ikusia zan (3)Gogorrak ikusia zan. Orduko sendatzaleak sendagai asko ta garestiak arrerazten zizkieten (...),(...).